Catálogo / Directores /

Asisko Urmeneta

Director · España · 1965

1 título disponible · 6 premios recibidos

Biografía
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965 -) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Egun Hoztan (Nafarroa Beherea) bizi da. "Kebawe" izeneko blogean "kleptomaniac, passive smoker, microcephalic, fan of sours Aire, bi-sexual, debatable protestant, suicidal" adjektiboekin aurkezten dute. Bere lehen pausoak komikilari gis... Ver el texto completo

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965 -) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Egun Hoztan (Nafarroa Beherea) bizi da. "Kebawe" izeneko blogean "kleptomaniac, passive smoker, microcephalic, fan of sours Aire, bi-sexual, debatable protestant, suicidal" adjektiboekin aurkezten dute. Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu) eta hainbat album atera ditu. Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten.

6 premios recibidos